Fisoterapia eta Osteopatia pediatrikoa
Haur eta umeei egokitutako eskuzko teknika leunak erabiltzen dira. Haurra hazten dihoan unea bera errespetatzen duten teknikak erabiliz, alegia, bere organo eta sistemen funtzionamendu egokia eragozten duten arazoei aurre egiteko.
Haurtxoak tratatzeko arrazoiak hauek izan daitezke:
- Garezurreko deformazioak, hala nola plagiozefalia eta brakizefalia
- Digestio-aparatuaren alterazioak: kolikoak, errefluxua, aireak, idorreria (digestio-aparatuaren heldutasun ezagatik edo mugikortasun-faltagatik, garezurreko nerbioak konprimitzeagatik, …)
- Urduritasuna, suminkortasuna, loa integratzeko zailtasunak edo justifikatu gabeko esnatzeak, …
- Tortikolisa edo jarrera-asimetriak (umetoki barruko jarrera txarragatik, erditze traumatikoagatik, etxean bertan hartutako jarrera txarrengatik edo egindako keinu traumatikoengatik, …)
- Malko-hodi estutua (berau osatzen duten hezurrak gainjartzeagatik: goiko masailezurra eta ungisa)
Pediatriako arnas-fisioterapia
Arnas-fisioterapia fisioterapiako espezialitate bat da, eta arnas aparatuko disfuntzioak edo alterazioak aurreikustea eta tratatzea du helburu.
Haurtxoen arna fisioterapiaren tratamenduan, sudur-garbiketa egokiak egiten ditugu, bai eta gurasoei nola egin irakatsi, eta eskuzko maniobrak ere egiten ditugu, sudurrean, cavumean, eztarrian eta biriketako eremu sakonetan pilatzen diren mukositateak desagerrarazteko. Ez dira teknika mingarriak, bai, ordea, desatseginak gure txikientzat, eta hortik dator haien negarra; hala ere, tentuz eta lasai eginez gero, trata daitezke.
Non dago gomendatuta arnas-fisioterapia?
- Goiko bideetan, cavumean eta eztarrian mukositate asko pilatzen duten patologietan.
- Beheko bideetan mukositateen pilaketan, bronkioetako prozesuetan adibidez
Hala ere, zenbait egoeratan ez da gomendagarria teknika horiek aplikatzea, hain zuzen ere, kasu hauetan:
- Sukar-prozesuak
- Neumonia
- Fase akutuan dauden arnasbideetako infekzio-prozesu bakterianoak