Osteopatia
Eskuzko terapiaren kontzeptu bat da osteopatia, ikuspegi holistikoa duena, hau da, gorputza bere osotasunean aintzat hartzen du, eta ez zatika, baizik eta unitate bakar gisa, non atal bakoitzak gainerakoekin lotura estua duen.
Osteopatiaren arabera, gorputzeko ehun guztiek mugikortasuna izan behar dute (artikulazioek, erraiek, garezurreko hezurrak, sistema miofaszialak, nerbio-sistemak, ...), eta ehun batek mugikortasuna galtzen duenean, sintomak ager daitezke atal horretan; baina, batez ere, gorputzaren beste zati batean, mugimendu falta hori betetzen saiatuko baita, sistemaren osotasunari eraginez eta oreka galduz.
Galdutako oreka berreskuratzeko eta, era berean, gorputzak dituen autokurazio-mekanismoak suspertzeko, osteopatiak askotariko estrategiak ditu arrazoibide kliniko eta zientifiko batean oinarritutako eredu terapeutikoa garatzeko.
Osteopatia zatitan banatzea egokiena ez bada ere, hobeto uler dadin, honela sailka genezake:
Osteopatia estrukturala
Hainbat teknika erabiltzen dira, hala nola, manipulazioak, artikulazio-teknikak eta teknika funtzionalak eta faszialak, gorputzeko edozein ataletako sistema muskulueskeletikoaren funtzionaltasuna berreskuratzeko.
Erraietako osteopatia
Erraietako disfuntzioetan eragitera bideratuta dago, hau da, organoen funtzioen eta mugikortasunaren alterazioan. Hauek, patologia esanguratsuak izan ez arren, sintoma lokalak sortzeko arrazoi nahikoa baitira, besteka beste, urdaileko mina, idorreria, flatulentziak, hilekoaren mina, … eta beste eremu batzuetako sintomak, hala nola bizkarreko minak (erraien eta bizkarreko muskuluen artean dauden konexio neuronalen bidez).
Erraietako disfuntzioak honako arrazoi hauengatik gerta daitezke: estres-emozional egoerak, ebakuntza kirurgikoak eragindako atxikidura edo barne-orbainak, afekzio biokimikoak, zirkulazioko edo nerbioetako lesioak, erraietako espasmoak...
Erraietako eskuzko teknikek organo horien eta horiei eusten dien ehun konektiboaren funtzioa eta mugikortasuna berreskuratzen laguntzen dute, eta horrek oinarri funtzional emankorragoa eta osasungarriagoa eskaintzen dio organismoari.
Garezurreko osteopatia
Minik ematen ez duten eskuzko teknia leunak erabiltzen dira, garezurreko egituren (hezurrak, meningeak edo fluidoak) desorekak hautematen eta zuzentzen laguntzen dutenak.
Garezurra hezurrez osatuta dago, eta hezur horiek, askok uste ez bezala, mugimendua dute eta izan behar dute.
Gainera, hainbat zulo, barrunbe eta hodi ditu, eta horietatik garezurreko nerbioak, arteriak, zainak eta gongoilak igarotzen dira. Hauek, hainbat egitura (mihia, begiak, artikulazio tenporomandibularraren egiturak, lepoko muskulu batzuk, organoak, ...) ernaldu eta baskularizatzera bideratzen dira. Beraz, garezurra osatzen duten egiturek tentsioak edo mugimendu-falta baldin badaude, nerbio, arteria eta zain horiek arriskuan egon daitezke eta zuzentzen diren egituren funtzioak alda daitezke.
Beraz, garezurreko osteopatiak hainbat etiologiatako arazoak hobetzen lagun dezake: buruko minak, neuralgiak, giltzadura tenporomandibularreko afekzioak, sinusitisa, ikusmen-alterazioak, digestio-arazoak…