Posturologia klinikoa
Posturologia klinikoa osasun-zientzien diziplina bat da, eta Sistema Toniko Postural eta Propiozeptiboaren parte diren azpisistemen integrazioa, horien alterazioak eta hura birprogramatzeko eta berrorekatzeko estrategia terapeutiko posibleak aztertzen ditu.
Baina, zer da sistema toniko posturala?
Sistema toniko postural eta propiozeptiboak:
- Tonu muskularra erregulatzen du, tente egoteko eta jartzen garen edozein jarreretan egonkor mantendu ahal izateko.
- Jarrera antolatzen du, gorputz-atalak (burua, sorbaldak, zutabea, hankak, besoak...) posizio jakin batean jarriz.
- Espazioan kokatzen gaitu, non gauden etengabe adieraziz.
Jarrera-eskasiaren sindromearen tratamendua
Posturologian test eta proba kliniko espezifikoak erabiltzen dira disfuntzioan zein kaptore edo sarrera-bide (bisuala, podala, oklusala...) dauden jakiteko, baita lehentasunezko disfuntzioa zein den identifikatzeko ere. Ondoren, tratatu behar direnetan esku hartze bat egiten da, hobeto lan egin dezaten eta sistema toniko posturala orekatu dadin. Horrela, sarrera sentsorialeko bidea (kausa) tratatuz, benetan konponbide eraginkorra eman ahal izango zaie kaptore hauen disfuntziok eragindako minei eta sintoma errepikakorrei (ondorioa).
Fisioterapeuta eta osteopata garen aldetik, sistema toniko postural honen funtzionamendu egokiari ondorendo teknika hauen bidez lagun diezaiokegu: R.P.G. (Berreziketa Postural Globala), Indukzio Miofaszialaren Terapia (MIT), garezurreko eta erraietako teknikak, …
Hala ere, kaptore edo sistema batek disfuntzio bat badu, adibidez, oklusio txarra, begietako konbergentzian akats txiki bat edo oinen asimetria bat, eta paziente hori ebaluatu ondoren sintomatologiaren kausa dela ikusten badugu, kaptore horretan espezializatutako profesionalarengana bideratuko dugu.
Hortaz, tratamendu posturologiko egoki batean, ezinbestekoa da diziplina ezberdinetako profesionalak elkarlanean lan egitea (odontologoak, optometristak, podologoak, fisioterapeutak, osteopatak, …) arazoa errotik konpondu ahal izateko.