Zerbitzuak

Osasun-zientzietako diziplina bat da, gaitz akutuak zein kronikoak diagnostikatu, aurreikusi eta tratatzeko, teknika edota metodo hauen bidez:

Terapiak

  • Eskuzko terapiak: luzaketak, artikulazio-mobilizazioak, masaje terapeutikoa, puntzio lehorra, R.P.G., fibrolisi diakutaneoa, kinesiotapinga, indukzio miofasziala (MIT), eskuzko drainatze linfatikoa, ...
  • Ariketa terapeutikoak
  • Agente fisikoak: elektroterapia, diatermia, laserra, talka-uhinak...
  • ...

Gauzak horrela, artikulazioen eta muskuluen funtzionamendu egokia bilatzea, propiotzepzioa, jarrera eta oreka hobetzea eta minaren tratamendua arintzea ditu helburu. Azken batean, pertsonen ongizate integrala lehenestea.

Indukzio miofaszialeko terapia

Servicios fisioterapia 7

Indukzio Miofaszialeko Terapia (MIT) Eskuzko Terapia bat da, eraldatutako sistema faszialaren funtzioa berrezartzera bideratua.

Baina, zer da faszia?

Fasziaren definizioa zehaztea ez da lan erraza; izan ere, ikertzaileen artean ere, faszia zer den eta hura sailkatzeko zer nomenklatura erabili beharko litzatekeen erabakitzeko, ikuspuntu ugari daude.

Andrzej Pilat, Indukzio Miofaszialeko Terapia sortu zuen fisioterapeutak, faszia gorputzaren dinamikaren egitura integratzaile gisa deskribatzen du, funtsezko substantzian txertatutako zuntzen continuum batez osatua eta gorputzaren osagaiak etenik gabe konektatzen dituena (2003).

Sistema fasziala, ehun konektibo laxo eta zuntz lodiez osatuta dago, kolagenoz osatuta. Muskulu, hezur, nerbio-zuntz eta organo guztiak interpretatu eta inguratzen ditu. Honekin batera, sare jarraitua osatzen du, eta, hainbat modutan, gorputz-sistema guztiek modu integratuan jarduteko aukera ematen du. Fasziaren izaera interkonektatu eta etengabeari esker, gorputzeko guztia gainerakoekin konektatuta dago, eta fasziaren zati bat lesionatuta baldin badago, lesioaren jatorrizko lekutik urrun dauden ehunei eragin diezaieke. Beraz, sistema faszialaren aldaketa txiki batek estres handia eragin dezake gorputzeko edozein tokitan.

Disfuntzio miofaszialaren sindromearen tratamendua

Indukzio Miofaszialeko Terapian ebaluazio bat egiten da test eta proba kliniko espezifiko batzuekin, estrategia terapeutiko bat ezartzeko. Ondoren, terapeutak, erabakitzen duen gorputzeko ataletako eta ehunetako sistema faszialari trakzioko eta/edo konpresioko eskuzko bulkada ematen dio, intentsitate txikikoa eta denboran luzatua.

Indukzio miofaszialaren onuren artean, honako hauek nabarmentzen dira:

  • Ehun faszialaren kalitatea berreskuratzea errazten da
  • Sistemaren funtzioa optimizatzen da
  • Sintoma mingarriak hobetzen dira
  • Gorputz-irudian aldaketak sortzen dira
  • Trebetasun funtzionalak hobetzen dira

Emaitza horiek terapeutak ez ezik, pazienteak ere ebaluatu eta baloratu beharko lituzke.

Zer tratatu dezakegu Indukzio miofaszialarekin?

Fasziak sistema muskulu-eskeletikoa, erraietakoa eta meningeoa biltzen dituela kontuan hartuta, patologia askotan erabil daiteke, hala nola: zerbikalgietan, lunbalgietan, artikulazio tenporomandibularraren disfuntzioetan, kirol-lesioetan, zefaleetan, fibromialgian, orbainetan, min kronikoetan, jarrera-alterazioetan, digestio-arazoetan…

Informazio gehiago: www.tupimek.com

Tecarterapia - Diatermia

Servicios fisioterapia 8

Diatermia maiztasun handiko korrontea gorputzaren barnera transferitzean datza, ehun sakonenetaraino, efektu terapeutiko bat estimulatzeko eta, horrela, lesioen errekuperazioa bizkortzeko.

Diatermiaren onuren artean, honako hauek nabarmentzen dira:

  • Odol-fluxua handitzea. Horrek ehunen oxigenazioa eta elikadura zelularra hobetzen ditu, eta, aldi berean, toxinak desagerrarazten laguntzen du
  • Ehunak konpondu eta orbaintzeko prozesuak aktibatzea
  • Edemak eta orbanak berriz xurgatzea edo murriztea
  • Muskulu-erlaxazio sakona
  • Ehun konektiboaren elastikotasuna hobetzea
  • Efektu analgesikoa eta antiinflamatorioa
  • Metabolismo zelularra areagotzea

Tratatu nahi dugun ehunaren eta haren sakoneraren arabera, 2 energia-transferentzia mota ditu: kapazitiboa eta erresistiboa:

  • DIATERMIA KAPAZITIBOA: ur gehien duten ehunetan kontzentratzen da, hala nola, muskulu-ehunean, larruazalean eta larruazalpeko ehunean eta erraietan. Horretarako, elektrodo kapazitibo bat erabiltzen da, ehunaren barne-erresistentzia murrizten duen geruza isolatzaile bat duena, alegia.
  • DIATERMIA ERRESISTIBOA: ehun gogorrenetan edo ur-portzentaje txikiagoa dutenetan kontzentratzen da, hala nola, lotailuetan, hezurretan eta tendoietan. Kasu honetan, elektrodoa ez dago geruza isolatzailez estalita.

Informazio gehiago: www.capenergy.com

RPG

Servicios fisioterapia 16

R.P.G. (Berreziketa Postural Globala), fisioterapeutek aplikatutako eskuzko terapiako metodo bat da, sistema muskulu-eskeletikoaren hainbat patologia tratatzeko erabili ohi dena, batez ere, jarrerarekin zerikusia dutenak. Jarrera ona izateko, elastikotasun, oreka eta gorputz-kontzientzia ona izan behar dira.

Postura aktibo jakin batzuk egitean datza. Postura hauek, ehunak, modu globalean, tentsio leun eta progresiboan jartzea ahalbidetzen dute, betiere, arnasketan etengabeko arreta jarrita. Horrela, artikulazioak birkokatu eta funtzioa aldatzen eta pazientearen jarrera fisiologikoa aldatzen ari ziren muskulu-egiturak erlaxatu nahi dira.

Gainera, gorputzaren kontzientzia hobetzen lagun dezake, adimenarekiko lotura ona ahalbidetuz eta sistemari oreka eta egonkortasun handiagoa emanez. Horrek etorkizunean gerta daitezkeen disfuntzioak eta/edo lesioak prebenitzen laguntzen du.

Zer tratatu dezakegu metodo honekin?

  • Deformazioak eta jarrera-alterazioak, hala nola, hiperzifosia, sorbalda kiribilduak, buru aurreratua, belau baro edo balgoak, eskoliosia...
  • Jarrera txarrek edo denbora luzez izandako jarrerek eragindako muskuluetako eta eskeletoko minak  (lunbalgiak, zerbikalgiak, ...)
  • Arnasketaren disfuntzioak

Informazio gehiago: www.rpg.org.es

Ariketa terapeutikoa

Servicios fisioterapia 10

Ez da teknika terapeutiko berri bat, ariketa fisikoa beti egon baita hor. Baina komunitate zientifikoak frogatu du, eta frogatzen dihardu, sistema muskulu-eskeletetikoaren lesioen sintomen eta minaren aurka borrokatzeko dagoen teknikarik onenetakoa dela.

Pazienteak ariketa edo mugimendu batzuk egitean datza, globalak edo espezifikoki gorputz-atal batekoak, fisioterapeutaren aholku eta laguntzarekin, honako helburuekin:

  • Lesioak sendatzen laguntzea
  • Ondorengo ezaugarriak mantendu eta/edo hobetzea:
    - Indarra
    - Mugikortasuna eta malgutasuna
    - Egonkortasuna
    - Erlaxazioa
    - Koordinazioa, oreka eta trebetasun funtzionalak
  • Disfuntzioak eta osasunaren narriadura aurreikustea eta geldiaraztea
  • Sintomak arintzea

Fibrolisi diakutaneoa

Servicios fisioterapia 11

Fisioterapeutek egindako teknika bat da, ehun bigunen (aponeurosia, muskulua, lotailua, tendoia) irristatze-planoen artean sortzen diren atxikidurak (mugimendua eragozten duen ehun-orbainak) eta zuntz korpuskuluak (kolagenoaren metaketa) askatzeko.

Ehun bigunetan sortzen diren atxikidura eta zuntz korpuskulu hauek traumatismoen, ahusturen, orbainen, keinu errepikakorren, postura desegokien eta abarren ondorioz sor daitezke.

Horretarako, altzairu herdoilgaitzezko kako bat erabiltzen da, larruazalaren gainean aplikatuta, nahi den egiturara modu eraginkorragoan heltzeko eta plano anatomiko horien lerradura egokia lortzeko.

Puntzio lehorra

Servicios fisioterapia 12

Fisioterapian erabiltzen den teknika inbaditzailea da, puntu gatilo miofaszialetan (PGM) eragiteko. Puntu hauek noduluak dira, gihar bateko banda tenkatu batean kokatzen direnak eta min lokala edo urrutikoa sor dezaketenak. PGM horiek hainbat arrazoirengatik gertatzen dira: gainkarga akutua edo traumatismoa, gehiegizko esfortzua, estresa, artikulazio-alterazioak...

Larruazalean zehar orratz bat sartzen da PGMren eremuraino, eta horrek, fluidorik sartu gabe eta efektu mekaniko baten ondorioz, puntu gatiloa askatzea eta mina arintzea lortzen du.

Puntzio lehorra ez da puntu miofaszial horiek tratatzeko teknika bakarra. Edozein arrazoirengatik ezingo bagenu puntzio lehorra erabili, beste teknika batzuk ditugu halakoak tratatzeko, hala nola, presio digitala, masoterapia sakona, luzaketak eta krioterapia.

Kinesiotaping - Bendaje neuromuskularra

Servicios fisioterapia 13

Fisioterapeutak bendaje itsaskor elastikoak erabiltzen ditu, larruazalaren antzeko ehundura dutenak eta kolore desberdinetakoak. Kokatzeko lekuaren eta moduaren arabera (luzapenaren norabidea, forma, tentsio-maila, ...), efektu hauetako batzuk lortzea ahalbidetzen du:

Efektu hauetako lortzen dira:

  • Tonu muskularra erregulatzen du

  • Mina arintzea

  • Egonkortasuna ematen dio artikulazioari

  • Edema murrizten du eta linfa-zirkulazio lokala hobetzen du

  • Seinale propiozeptiboak ematen dizkie ehunei, kokatzen den atalaren posizioa erregulatuz.

11 Ikono Ikuspegi Eu
9 Ikono Eskuko Terapia Eu
10 Ikono Formazio Eu